ZERGATIK DA ERAKARGARRIA BARAKALDON NEGOZIOAK EGITEA?
Oro har,
Lurraldean duen kokapen estrategikoagatik, eskualdearen erdian dagoelako, bere azpiegitura eta komunikazioengatik, bere historia zahar eta berriagatik eta, batik bat, udalerri honetan gertatu den aldaketa eta eraldaketarako gaitasunak, izaera eta kultura bereziak ematen dizkie udalerriko biztanleei, eta gainera, bere lurraldeari, negozioak egiteko eta enpresa berriak instalatzeko erakargarritasun bikaina eransten dio.
Bereziki,
Bere lurralde-dimentsioagatik
- Berau osatzen duten 25 km2-ek jarduera ekonomiko ugari har ditzaketelako eta zerbitzu, industria eta nekazaritza arloko jarduera ekonomikoetarako hiri-lurzoru ugari dagoela agerian jartzen duelako.
- Bere lurraldearen ezaugarrietako bat izaera historiko eta industrial nabarmena, eta mende eta erdi luzean pilatu eta errotutako enpresa- eta lan-ohitura eta -kultura izatea delako.
Giza gaitasunagatik.
- 94.512 biztanlerekin (eskualdeko biztanleen %42), Ezkerraldeko hirigunerik handiena, eta Euskadi mailan, laugarrena delako, aurretik hiru hiriburuak baino ez dituela.
- Bertako biztanleek kultura aniztasuna eta sen ekintzailea, egiten jakite tradizionala eta une aldakorretara egokitze jakitea bateratzen dituztelako.
Azpiegitura eta komunikazioengatik
- Ezkerraldearen erdi-erdian, eta Bilboko metropoli-eremuan egoteak, besteak beste, bere lurzoruan Bilbao Exhibición Centre (BEC) delakoaren 150.000 m2ak hartzea ahalbidetu du.
- Bilbotik oso gertu, eta Donostia eta Frantziatik nahiko gertu (gutxi gorabehera, ordubete), eta Santander eta Kantabriako kostaldetik (ordubete eskas, autobidetik)ere nahi gertu dagoelako.
- Lehorreko bideak (Kantauriko autobidea Frantziako autopistarekin, tokiko hainbat errepide) metroarekin (4 geltoki), RENFErekin eta hainbat autobus lineekin lotzen dituen egoki konexionatutako barne eta kanpo komunikazioen sistema baten jabe delako. Gainera, oso gertu dago Loiuko aireportutik (10-15 minutu) eta Santurtziko superportutik (10 minutu eskas).
Duen egitura ekonomiko dibertsifikatu eta modernoagatik.
- Bere lurraldeak eta biztanleek eraldaketa ugari eta handiak abiarazi eta gainditu dituztelako eta, mende berrian lehena izango den azken eraldaketa handia amaitzear dagoelako eta hobetzeko marjina eskaintzen duelako.
- Barakaldok nekazaritzako eremu argia izatetik, lantegi eta industriez betetako hiriaren paradigma izatera pasatu zuelako, eta hori guztia, gainera, adorez eta eraginkortasunez egin zuen. Eta, tradiziotik eta barnealdean jakintza pilatuz, modernotasun eta berritasunera irekitzen delako betiere.
- Industria birmoldatu, nekazaritza-sektorearentzat lekua egon eta azken urteotako merkataritza eta zerbitzuen sektorearen garapena izugarria izan delako. Hiriko Merkataritza Gune biziberritua dugulako, eta baita, Kantauriko Kostalde osoan, hau da, Irundik Galiziara, dauden merkataritza-azalerarik handienak (Megapark, Max Center) hartzen dituelako.
Bizi-kalitateagatik.
- Barakaldo ederto bizitzeko moduko hiria delako, izan ere, biztanleriaren dentsitatea ez da oso handia eta berdegune ugari daude (14,6 metro koadro biztanleko).
- Lorategi, parke publiko eta oinezkoentzako eremu ugari, EAEn bere generoan bakarra den Lorategi Botanikoa sortu direlako.
- Enpresa berritzaile eta teknologia berriak erabiltzen dituzten enpresen aldeko apustua egiten dugulako eta honelako enpresak jartzeko espazioa dagoelako.
- Udalerrian, hiriaren neurrietara eta bertan bizi den eta etorkizunean etor dakigukeen biztanle-kopuruaren araberako gizarte- eta kultura-ekipamenduak daudelako (Udal Antzokia, Pilotaleku profesionala, hainbat kultur etxe, hainbat kiroldegi, Futbol-zelaia, etab).
UDALAREN LAGUNTZA DUGU
Harremanetarako:
creaempresa@inguralde.com