FINANTZAZIOA
Badakigu finantzazioa zure enpresa-proiektua abian jartzeko prozesuaren aldagairik garrantzitsuenetako bat dela. Hori dela-eta, INGURALDEn, akordioak sinatu ditugu finantza-erakunde desberdinekin, finantzazio-iturri desberdinak eskatzerako orduan lehentasunezko baldintzak izan ditzazun.
LAGUNTZAK
Zenbait elkartek eta erakunde publikok programa ezberdinekin laguntzen dute proiektua abian jartzen.
Programek eta diru-laguntzek eskatutako baldintzak oso desberdinak dira, eta besteak beste, enpresen izaera juridikoaren, jarduera-sektorearen, inbertsio motaren eta bestelakoen araberakoak dira.
INGURALDEk talde teknikoa jartzen dizu eskura, zure enpresa sortzeko agertzen diren aukera guztiez balia zaitezen, eta haiek bideratzen laguntzen dizugu.