Derrigorrez egin behar al dut nire enpresan arriskuen ebaluazioa?
Azaroaren 8ko 31/1995 Legearen arabera, pertsona bat kontratatuta duen edozein enpresak lanean sor daitezkeen arriskuetatik babestu behar ditu langileak.
Nor izan daiteke prebentzioaren arduraduna nire enpresan?
Enpresaren tamainaren eta ezaugarrien arabera, prebentzioaren arduraduna enpresaburua izan daiteke, edo izendatuta langile bat. Bestela, kanpoko prebentzio-zerbitzu bat kontratatu daiteke.
Pertsona bat kontratatu behar dut. Laguntzarik al dago?
Bai. Laguntza-blokerik nagusiak kontratu finkoei eta emakume, gazte, baztertutako talde eta ezgaituei emandakoak dira.
Nire negozioa informatizatuko dut, baina ez dakit nola hasi.
Inguralde enpresan zure beharretara hobekien egokitzen diren ekipamendu edota programen inguruan aholkatu ahal dizugu. Bestalde, bertako hornitzaileei buruzko informazioa eman ahal dizugu erabaki egokiak har ditzazun.
Enpresa txiki bat dut, eta pertsona bat praktiketan izatea gustatuko litzaidake. Egin ahal dut?
Edozein enpresa handiak edo txikiak, edozein dela sektorea, praktiketan izan dezake pertsona bat. Nahi diren ikerketen arabera, Inguraldek, praktika haiek eskatu ahal diren zentroen zerrenda jartzen du enpresaren eskura.
Web orrialde bat egin behar dut nire enpresarako. Zein hornitzailek lagundu ahal dit?
Inguralde enpresan, hurbil dituzun hornitzaileak aukeratzea gomendatzen dizugu, saldu osteko zerbitzua erosoagoa izan dadin. Nahi baduzu, Barakaldon lan egiten duten hornitzaileei buruzko informazioa eman ahal dizugu.
Famili enpresa bat dugu, eta familia-enpresa eta ondarearen arteko harremanak formalizatuz gain ondorengotza planifikatu nahi dugu. Nork aholkatu ahal digu?
Famili enpresak merkatuan duen garrantzia aintzatu harturik, erakunde ezberdinak, hala nola, Merkataritza Ganberak, Cebek eta bestelakoak, zenbait zerbitzu jartzen ari dira abian famili enpresen bideragarritasuna eta profesionalizatzea bultzatzeko. Ekintza horien ondorioz, famili protokolo bat egin ohi da, eta han, familia-enpresa-ondarearen arteko harremanak formalizatzen dira. Hori egiteko, SPRIk diru-laguntza ematen du, industria, merkataritza eta turismo sektoreetan.
Nire saltokia berrituko dut. Laguntzarik al dago?
Zenbait laguntza dago saltokiak berritzeko edo saltoki berriak egiteko; baita tresnak erosteko ere. Inguralde-n esan ahal dizugu zein inbertsiok dituzte diru-laguntzak, laguntzak jasotzeko zein baldintza bete behar dituzun, eta baita zein dokumentazio behar den ere.
Pabiloi bat behar dut Barakaldon. Inguraldek zerbitzu hori eskaintzen al dit?
Inguraldek errentan edo salgai dauden pabiloiei buruzko informazioa du.
Nire enpresan inbertituko dut. Diru-laguntzarik al dago?
Diru-laguntza mota ezberdinak daude. Haietako batzuek zuzenean laguntzen duten inbertsioan; beste batzuek, berrikuntza-proiektu baten barruan daudenean laguntzen duten inbertsioetan...Hala ere, diru-laguntzak jarduera-sektore jakin batzuetara mugatuta daude. Horregatik, edozein inbertsio, kontratazio edo proiektu egingo baduzu, eta zure ohiko jardueran barne hartzen ez bada, zatoz Inguraldera eta azaldu zure proiektua. Diru-laguntzaren bat jaso ahal baduzu aztertuko dugu.
Atzerriko pertsona bat kontratatu nahi dut. Zer hartu behar dut kontuan?
Kontratu bat formalizatu ahal izateko, kasu bakoitza hartu behar da kontuan (hemen edo bere jaioterrian dagoen, bizileku-baimena duen, etab.). Kontsultatu zure kasua, eta aholkatuko zaitugu.
Non atera dezaket manipulatzaile txartela?
Bi motatako manipulatzaile txartel daude, jarduera zein den (sukaldea, saltokia, etab.). Inguralden, behar duzun berariazko prestakuntza emateko homologatuta dauden erakundeei buruzko informazioa eman ahal dizugu.
Enpresa txiki bat dut, eta prestakuntza behar dut, baina ez dakit nola lortu laguntzak.
Enpresak prestakuntzarako laguntzak jaso ditzake: zuzenean, Tripartita Fundazioaren bidez, edo izapide guztiak egingo dizkizuten erakunde kudeatzaileen bidez.
Hondakin ugari sortzen ditut. Zein aukera ditut haiek kudeatzeko?
Barakaldoko Bide Garbitasunari buruzko Ordenantzak ezartzen du hondakinen kudeaketa zuzena egin dezakezula, edo Udalak kudeatu ditzakeela. Azken kasu horretan, hondakin organikoak eta orokorrak erabilera esklusiboko edukiontzi batera bota beharko dituzu, titularraren izena jarrita eta itxitura normalizatuarekin. Beira eta kristala; papera eta kartoia; eta plastikozko ontziak bereizi behar dira, eta hartarako bideratutako udalaren edukiontzira bota.
Datuak babesteko legeak eragina al du nire kasuan?
Datuak Babesteko Legeak enpresa eta autonomo guztiengan du eragina, datu pertsonalak badituzte (hornitzaileenak, bezeroenak, langileenak…); hots, ia enpresa guztietan du eragina. Garrantzitsua da Legeari beldurrik ez izatea. Enpresa baten datuak aktibo oso baliagarria dira, eta Legeak ezartzen dituen behar gehienak logikoak dira, datu horiek babesten laguntzeko, galtzen diren kasuetan edo beste pertsona batzuen iruzurrezko erabileraren aurrean.
Nire enpresako langileak ez direla inplikatzen konturatu naiz. Zer egin dezaket?
Jendea lanean ez inplikatzearen arrazoietako bat da nagusiek ez dutela eskertzen egindako lana. Eta ez da soldata edo ordutegiengatik, normalean pentsatzen den bezala.
Enpresa txikien ere berritzen al dute?
Edozein enpresak berritzen du; tamainak ez du eraginik berrikuntzan. Berritzeko, lan egiten duten pertsonei askatasuneko baldintzak ematen saiatu behar da enpresa. Horrez gain, bere merkatuari begiratu behar dio, eta bezeroa ez denarengan pentsatu behar du.
Zer egin behar da beherapenen baimena eskatzeko?
Erarik errazena Internet bidez da, esteka honetan sakatuz:
Beherapenen baimena
Zalantzarik baduzu, deitu ahal diguzu, eta nola egiten den erakutsiko dizugu.
PREMIE eredua. Norentzat da PREMIE programa?
Enpresa kudeatzeko modua hobetu behar dutela uste duten enpresa txikientzat da berariaz PREMIE programa. Era oso praktiko batean, asmoa da enpresaren emaitzak hobetzea. Hartarako, etengabeko prestakuntzarako bideratutako kudeaketa-tresnak erabiltzen dira.