FAQ
OMIC >> FAQ
FAQ
MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUTIK KANPOKO SALMENTAK
 
Nire amonaren etxera joan naiz, eta hauek aurkitu ditut: DVD bilduma bat, telebista bat, irakurgailu bat eta 2.500 euroko faktura bat. Zer egin dezaket itzultzeko?
Merkataritza-establezimendutik kanpo egindako salmentetan, erositako produktua jasotzen denetik 7 egun natural ditugu (jaiegunak barne) produktu hori itzultzeko eta ordaindutakoa ere itzultzeko, arrazoirik alegatu behar izan gabe. Eskubide hori erabili ahal izateko, sinatu dugun kontratuarekin batera ezeztatze dokumentua agertu behar da. Dokumentu horretan, datu hauek jaso beharko dira: izena eta zein helbidetara bidali behar diren, kontratuaren eta kontratugileen identifikazio-datuak.
Kontratuarekin batera ezeztatze dokumentua ez bada agertzen, idazki bat bidali beharko dugu sinatutako kontratua ezeztatzea eskatzeko.
 
Jaso dudan gutun batean bilera batera gonbidatu didate, eta hara joateagatik hauek oparituko dizkidate: baxera bat, kamera digital bat eta telebista bat. Tranparik al dago?
Gutuna ongi irakurtzen badugu, zenbait kasutan, opariak lortzeko produkturen bat erosi behar dela konturatuko gara. Horregatik, baldintzak guztiak ongi irakurri behar ditugu, eta oparia emateko, sinadura eta kontu-korrontearen zenbakia eskatzen badizkigute, ez gara fidatuko.
Gogora ezazu ezin duzula sinatu dokumenturik aurretik irakurtzen ez baduzu, eta hartu beharrezkoa duzun denbora hori egiteko.
 
AIREKO GARRAIOA
 
Ekipajea jasotzean maleta hondatuta dagoela ikusi dut. Non aurkeztu behar dut erreklamazioa?
Ekipajea hondatuta ematen badizute, aireko konpainiaren salmahaira edo zure "handling" agentera (aireko konpainiei laguntzen dien enpresara) jo beharko duzu berehala. Han, "Ekipajearen Irregulartasun Agiria” delako inprimakia bete beharko duzu. Erreklamazioa, ekipajea jasotzen den unean bertan egin behar da; izan ere, geroago egiten baduzu, ekipajea hondatuta jaso zenuela, eta zela gero hondatu, frogatu beharko baituzu.
 
Duela 3 hilabete, hegazkin-txartel bat erosi nuen Internet bidez. 20 egun falta zirenean, hegaldia bertan behera utzi zutela jakinarazi zidaten mezu elektroniko baten bidez. Orain, ez dut aurkitzen orduan erositako prezioa duen hegaldirik. Horren ordainik eskatu ahal diot konpainiari?
261/2004 arautegiaren arabera, aireko konpainiak, aurreikusitako datarekiko gutxienez, bi asteko aurrerapenarekin abisatzen badu, ezin izango da eskatu ordainik.
 
BIDAIA KONBINATUAK
 
Italiara bidaia egiteko erreserba egin nuen, baina ezin izan nintzen joan. Agentziari 7 eguneko aurrerapenarekin esan diot. Zigorrik kobratu ahal didate?
Kudeaketaren eta deuseztapenaren gastuak ordaindu beharko dituzu, eta baita %15eko zigorra ere. (Zigor hori, jakinarazten den aurrerapenaren araberakoa izango da).
 
 
Varaderon astebete egoteko kontratua egin nuen, baina bidaia hasi aurreko egunean nire osaba hil egin zen, eta ez dut bidaia egin. Agentziak bidaia osoa ordaintzea eskatu dit. Ez da ezinbesteko kasutzat hartzen?
Ez, bigarren mailako senidea delako.
 
ETXEBIZITZA
 
Duela bi urte obrak egin genituen fatxadan. Orain, hezetasun-orbanak atera dira. Zein da obraren bermearen epea?
Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legearen arabera, eraikuntza prozesuan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, eraikuntza edo instalazioetako elementuen akatsengatik eraikinean gerta daitezkeen materialen kalteen erantzuleak izango dira.
 
Partikular bati etxebizitza erosi diot, eta higiezinen agentziaren komisioa neuk ordaindu behar dudala esan dit. Egia al da hori?
Jabetzako agentearen ordainsariak saltzaileak ordaintzen ditu, agentziarekin zerbitzuak kontratatu dituena baita.
 
BERMEAK
 
Zein da bigarren eskuko ondasunen bermea?
Bigarren eskuko ondasunetan, bermea ezin daiteke izan urte batekoa baino txikiagoa.
 
Bi partikularren arteko salerosketa-kontratu batean, Bermeei buruzko 23/2003 Legea ezar daiteke?
23/2003 Legea ez da ezartzen partikularren arteko salmentan. Partikularren arteko salmenta Kode Zibilak arautzen du.
 
HORNIDURAK
 
Zer egin dezaket argiaren kontagailua egiaztatzeko?
Zalantzarik baduzu, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailari kontagailua berrikusteko eskatu ahal diozu. Hala ere, jakin behar duzu, errorea, %4 baino handiagoa ez bada, zeuk ordaindu beharko dituzula berrikuspen horren gastuak; izan ere, legearen arabera, kontagailuetan onartutako gehienezko errorea %4koa baita.
Beraz, errorera %4 hori baino handiagoa izango balitz, energia elektrikoa hornitzen duen enpresak ordaindu beharko lituzke berrikuspenaren gastuak. Horrez gain, kontagailuan dagoen arazoa konpondu beharko luke.
 
Noiz egin behar da galdararen berrikuspena?
Bi urtez behin.
 
 
TELEKOMUNIKAZIOAK
 
Zer egin behar dut telefono mugikor bat baja emateko?
Eskaera kontratuan jasotzen den Bezeroen Arretarako Sailera bidali behar duzu.  
Baja emateko baldintzak alta emateko berberak izan behar dira. Horrek esan nahi du alta telefonoz egin bazenu, baja ere telefonoz egin ahal izango duzula; edo idatziz egin bazenu, idatziz ere egin ahal izango duzula. Baja telefonoz eskatzen bada, gorabeherengatik egiten denean erabiltzen den zenbakia eskatu behar duzu. Komenigarriena da, baja, idatziz eta era frogagarri batez bidez (posta ziurtatu eta hartu-agiriaren bidez, edo burofaxez) egitea, eta harekin batera NANren kopia bidaltzea.
 
Kontratuaren 14 hilabeteko iraunkortasuna ez dut bete. Iraunkortasun-konpromisoa bukatu baino 4 hilabete lehenago hartu dut baja. Zigor osoa ordaindu behar al dut?
Zigorrak, kontratatu denetik igarotako denborarekiko proportzionala izan beharko luke; izan ere, zigorra ezin da izan berdina lehen hilabetean, edo azken hilabetean. 
 
BANKA
 
Hipoteka-mailegu baten asegurua derrigorrez ordaindu behar al da?
Legearen arabera, derrigorrez egin behar den aseguru bakarra suteen kontrako asegurua da. Hala ere, zenbait kreditu-erakundek, mailegua emateko, hipotekatutako etxebizitzak izan ditzakeen kalteen aurkako aseguruak edo arrisku anitzeko aseguruak harpidetzea eskatzen dute. Batzuetan, amortizazio-aseguru bat ere badago. Hala, mailegua kontratatuta duena hiltzen bada, ordaintzeko falta denaz aseguru-konpainia arduratuko da.
 
Txartela lapurtu didate eta zenbait erosketa egin dituzte harekin. Txartelarekin ordaintzean ez da derrigorrezkoa NAN aurkeztea ala?
Legez, saltokiak ez du derrigorrez eskatu behar NAN txartelaren titularraren identifikazioa egiaztatzeko.
Hala ere, kontsumitzaileak txartela kontratatzerako orduan sinatutako kontratu pribatu bat badago. Horren arabera, saltokiko saltzaileari gure datuak eman behar dizkiogu.
 
 
ASEGURUA
 
Nire asegurua utzi nahi dut. Zenbateko aurrerapenarekin jakinarazi behar dut?
Epemuga baino 2 hilabete lehenago jakinarazi behar duzu.
 
4 hilabete geratzen zitzaizkidan autoaren aseguruaren epemugarako, baina erre zait. Kontsumitu gabeko primaren zatia auto berrirako erabili ahal dut?

Ez, aseguru-kontratua ondasun jakin batekoa baita. Aseguratutako ondasuna hondatzen denean, kontratua iraungitzen da, kontratatutakoa desagertzen baita.

 

Inguralde 2007 - Eskubide guztiak gordeta

Bulego Zentralak · Aldapa Kalea, 3 A · 48901 Barakaldo · t. 944 789 400 · f.944789404 · e-posta: inguralde@inguralde.com