Kontsumitzaileentzat arriskutsutzat jotzen diren, hots, alerta egoeraren bat sorrarazi duten produktu eta egoerei buruzko informazioa emango dizugu.
Halaber, gai eta sektore ezberdinei buruzko informazioa ere eskuratu ahal duzu, hala nola: automobilak, bankuen produktuak, elektrizitateak, ikuztegiak, etxebizitza, aseguruak, ...etab.
Era berean, “Kontsumobidean” izendatu dugun Informazio Buletin bat ere kaleratzen dugu, eta horren bitartez, beste gaiei buruzko informazioa eskuratu ahalko duzu. Zure helbidean jaso nahi baduzu, posta elektroniko bidez izena emanez eskatu ahal duzu.
Aldizka, Kontsumo Arduratsuaren kultura hedatzeko eta kontsumitzaileei beren eskubideak jakinarazteko prestakuntza- eta informazio-hitzaldiak antolatzen ditugu. Horretarako, gure udalerriko gazteenekin (“Kontsumo Eskola”) eta gure hiriko adinduekin (“Kontsumo Txokoa”) jarduten gara.