Atal honetan udalerriko eta inguruneko gizarte eta ekonomi alorreko errealitatea ezagutzeko bidea emango diguten zenbait adierazle eta datu bilduko ditugu. Interesa duen edonork, teknikariak nahiz erakundeak, ikusi, hautatu eta, nahi izanez gero, ateratzeko aukera ere izango dute datuokin lan egiteko.
Lurralde, hirigintza, etxebizitza, ekonomi jarduera, lan-merkatua, enplegua, lana, enpresak sortzea, errenta, ekipamenduak eta ingurugiroa gaiei, eta tokiko garapenarekin zerikusi nabaria duen guztiari buruzko datuen mapak eta zifrak bilduko ditugu.
Barakaldoko adierazle sozioekonomikoak