Gure herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena eskaini nahian, 2000. urtean bere kudeaketa hobetzeko egindako ahalegina aitortzea lortu zuen INGURALDEk, Kalitateko ISO 9001/2000En ziurtapenarekin.
Ordutik aurrera, gure kudeaketa hobetzeari ekiten diogu etengabe, eta horregatik ari gara lanean, Kalitatearen EFQM Europar Eredua erreferentziatzat hartuta. Honi esker, gure prozesuak eta herritarrei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak egunez egun hobetzen ari gara.
INGURALDEko langile gisa, gure aburuz, bereizgarritzat jo behar ditugun BALIOEN garrantzia ezin dugu ahaztu. Honako hauek dira balio horiek:
- BATASUNA:
Gure eguneroko jarduerak talde-lanean eta adiskidetasunean oinarritutako helburu bateranzko joera izan behar duela uste dugu, honela, gure indibidualtasunak, antolakuntzaren zeregina zaildu beharrean, hobetu eta sustatu dezan.
- ZINTZOTASUNA:
Egia da gure lanaren oinarri, biak lankide ditugun pertsonekiko egiazaletasunean, eta geure akatsak onartzean adierazita, jakin baitakigu, askotan, hobekuntzaren iturri horiek direla.
- ERANTZUKIZUNA:
Konpromisoak geureganatuz eta horiek betetzearekiko interes sendoarekin baino ez dugu gure eginkizuna ulertzen, egunez egun aurkitzen ditugun errealitateekin inplikatuz eta horiek errespetatuz, eta betiere, “bestearen” lekuan jartzen saiatuz.
- INGURUNEAREKIKO ELKARTASUNA ETA SENTIKORTASUNA:
Gure jarduerak ekonomian eragin positiboa izatea nahi dugu, eta gure ekarpenak gizartearen hobekuntza ondoriozta dezala; horrexegatik, gure baliabideen kudeaketa egokia zaintzen dugu.