Jardunaldia: Saltoki lagunkoiei batu zaitez eta lortu zure zigilua! - Euskadi Lagunkoia

Jueves, 21. Febrero 2019 15:00 16:00
Enpresak eta Merkataritza

Erosketa garaiak eta joerak aldatzen ari dira, bezeroek gero eta gehiago baloratzen dute saltoki lagunkoi batera joatea. Euskadiko lokalak saltoki-lagunkoi bihurtzen ari dira, eta Barakaldok mugimendu horrekin bat egiten du.

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da merkataritza-establezimenduak 65 urteko pertsonentzako, mugikortasun urriko pertsonentzako, ikusmen edo entzumen arazoak dauzkaten pertsonentzako eta abarrentzako gune lagunkoiak izan daitezen, inolako kosturik gabe, gainera.

54 saltokik dagoeneko bat egin dute ekimen honekin, eta zure zigilurik gabe geratu ez zaitezen, jardunaldi berri bat antolatzen dugu.

#saltokilagunkoibarakaldo izatera animatu zaitez!

Helburua

  • Euskadi Lagunkoia ekimena Barakaldon aurkeztea, gure lokalak gune lagunkoiak izatea lortzea, eta mugimendu honekin bat egiteko urratsak ezagutzea.
  • Barakaldo Lagunkoitasunaren Sarean sartzea.

Edukia

  • Merkataritza Lagunkoia zer den ezagutzea.
  • Mugimendu honekin bat etortzearen abantailak.
  • Saltoki-lagunkoia izateko zer egin.
  • Autoebaluazioaren bidez bereizgarria nola lortu.
  • Zure konpromisoa zabaltzen lagunduko dizun "Lagunkoiak Gara" zigilua lortzea.

Non

Inguralde (Aldapa 3 A, 48901 - Barakaldo)

Noiz

Otsailaren 21an, 15:00etatik 16:00ak arte.

Informazioa eta izen-emateak

94 478 93 95 - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

SUBIR