Red Innpulsoren manifestua, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izatearren.

Gaur, otsailak 11, astelehena, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da.

Udalak, Inguraldek eta Red Innpulsok otsailaren 1ean irakurri zen manifestua aditzera eman nahi du, I. Topaketa Emakumeak, Berrikuntza eta Zientzia ospatu baitzen Barakaldon.

Red Innpulsoren manifestua, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izatearren.

Zientzian emakumeentzako eta neskentzako erabateko eta bidezko parte hartzea eta sartzea lortzeko, 2016an Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izatea aldarrikatu zuen.

Red Innpulso oroitzapen honen oihartzun egin da helburua hiri guztiak eta bertako biztanleak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea izanik, eta modu horretan, ekintza zientifiko teknikoei lotuta dauden ohiko rol maskulinoak apurtzen laguntzea eta karrera zientifikoen aukera sustatzea emakumeen eta nesken artean.

Red Innpulsoko kide diren hiriok aktiboki dihardugu udalerri berritzaileak eta adimentsuak izan gaitezen. Sarea osatzen dugun pertsona guztiok ikuspegi bera elkarbanatzen dugu: gizarte, ekonomia eta ingurumen ikuspuntutik jasangarria den produkzio eredu bat garatzea, ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituta dagoena gure udalerrien bizi kalitatea hobetzeko. Smart cityri buruz hitz egiten dugunean, honako hau ulertzen dugu: hiritarren eta beren ezinbesteko beharrizanen erabateko zerbitzura dauden hiriak. Gizarte nukleo adimentsuak dira eta honako modu honetara bizitzea posible izan behar da: ingurune lagunkoia, segurua, erosoa, pertsona guztientzako eskuragarria, ekonomikoki eta ingurumenarentzat jasangarria izatea, orekatua, justua, eta osasuntsua.

Gaur egun, zortea dugu zientzia eta teknologia aurrerapen handiak ditugulako, eta pertsonen bizi kalitaterako, gure ekosistemarako eta bertan bizi direnentzako beharrezkoak diren aspektu ugari lortzen lagundu ahal digute. Zientziak eta teknologiak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko gaitasuna izan behar dugu honako hauek hobetzeko: gizarte zerbitzuak eta hiritarren ongizatea, gure lurraldeen kontserbazioa eta kalitatea, eta ingurumenaren aberastasuna.

Horrela, Red Innpulsoko udalerri guztiok baieztatzen dugu benetako smart citya lortzeko modu bakarra pertsona guztien parte hartze aktibo eta librearen bidez dela, hiri eredu berri hau sortzeko prozesuari dagokionez.

Red Innpulson lan egiten dugu gure hiriak smart udalerri bihurtzeko, hau da, berdintasunezko eta parte hartzeko gunea, bazterkeriarik gabekoa, eta gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako aukera berdintasuna izango duena. 

Horregatik, gaur oroitzapena egiten diogu Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunari, eta gure konpromisoaren manifestua egiten dugu ehuneko ehunean aprobetxatzea daukagun giza potentziala, bai maskulinoa bai femeninoa gure udalerria osatzen duten pertsonen ongia lortzeko. Emakume zientzialariak eta teknologoak smart cityen sorkuntzan eta diseinuan lan egiten eta kolaboratzen egotea behar dugula manifestatzen dugu. Gure smart cityek ingurumenarekiko, zientzia aplikatuarekiko eta berdintasunezko gizartearekiko konpromisoa duten hiritarrak behar dituzte. Pertsona heldu horiek eta konprometituta daudenak haurtzaroan hasitako hezkuntza eta kultura prozesu baten emaitza dira.

Ondorioz, manifestu hau izenpetzen dugun hiriok gure udalerrietan ekintzak antolatu ditugu, eta horiekin emakumeak zientzia eta teknologia munduan duen parte hartzea eta inklusioa sustatu eta babestu. Publiko guztiei zuzendutako kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintza positiboak dira, eta berdintasunezko smart citya elkarrekin sortzeko prozesuaren aldeko apustua egiten dugu, mezu inklusiboa sortuz, neskak mundu zientifikora gerturatuko dituena.

Manifestu hau eta zientzian emakumeak duen aukerari buruzko dibulgaziozko ekintza positiboak gure ekarpenak dira smart city bezala, gaur egungo neskak etorkizunean zientzialariak eta teknologoak izan daitezen.

 

 

SUBIR