Barakaldoko enpresek gaurtik aurrera Inguraldek bultzatutako kontratazio laguntzak eskatu ahalko dituzte

Laguntzen deialdi berri honetarako aurreikusi den aurrekontua 200.000 euro baino gehiagokoa da, ia 19.200 euro gehiago aurrekoan baino. Helburua herriko langabeak kontratatzen laguntzea da

Barakaldo, 2019ko urtarrilaren 8a

Plantilla handitzeko langileak kontratatu behar dituzten Barakaldoko enpresek gaurtik aurrera egin ahalko dute laguntzen eskaera, Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak, Inguraldek, ematen dituenena hain zuzen ere. Horrela, herriko langabeak lan mundura sartzen lagunduko da. 

Inguraldeko presidenteak, Danel Solak, azaldu duenez, laguntza hauek Tokiko Enplegu Plana 2018-2019ren parte dira, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundua, Enplegu Promozioaren Tokiko Ekintzen esparruan. «Deialdi berri honetan zenbatekoa handitu egin dugu 202.209,62 euro arte, 19.139,83 euro gehiago aurreko urtean baino, 35 kontratazioko estimazioarekin», gaineratu du Inguraldeko presidenteak.

Laguntzak jarduera ekonomikoa eta lantokia Barakaldon duten enpresei egongo dira zuzenduta. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 12an amaituko da. Laguntza horietan interesa duten enpresek eskaera behar den bezala beteta aurkeztu beharko dute, Inguraldek eskatzen duen dokumentazioarekin batera. Egin beharreko izapideak zuzenean kontsultatu daitezke webgunean www.inguralde.com. Hala ere, informazio gehiago behar izanez gero edo zalantzarik argitu behar izanez gero, 944 789 355 zenbakira dei dezakezu 09:00etatik 14:00etara edo posta elektronikoa bidali helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

DIRU LAGUNTZA BEREZIAK ETA IZAERA OROKORREKOAK

Deialdira aurkezten diren enpresek 6.000 euroko diru laguntza izango dute gehienez ere, sei hilabetekoa eta lanaldi osokoa den kontratu bakoitzeko. Kantitate hori 9.000 euro arte handitu ahalko da gehienez ere, kontratatu den pertsona honako talde berezi hauetako batean badago: DSBEren titularrak edo onuradunak diren pertsona hartzaileak, 35 urte baino gutxiago dutenak, 55 urte baino gehiago duten langabeak, eta Lanbiden izena emanda egon direnak enplegu eskatzaile bezala kontratatu aurreko 540 egunetan, betiere denbora horretan gutxienez 360 egun langabezian egon badira.

Halaber, hiru eta sei hilabete arteko iraupena duten kontratuei diru laguntza emango zaie, lanaldia gutxienez %50ekoa izanik. Diru laguntza emateko kontratuaren hasiera data 2018ko ekainaren 21a eta 2019ko apirilaren 1a artean izan behar da, biak barne. Gainera, pertsona hori hartzeak, jadanik dagoen plantillarekiko, enpleguaren sorkuntza garbia suposatu behar du.

Kontratatua izango den pertsonak Lanbiden izena emanda duela eta langabea dela egiaztatu behar du enplegu eskatzaile gisa, baita Barakaldon erroldatuta dagoela ere.

 

SUBIR