Jardunaldi bat eta hiru lantegi antolatu ditu Inguraldek Datu Pertsonalak Babesteko Europar Arautegi berrira egokitzen laguntzeko enpresei

Enpresa txikiei eta autonomoei maiatzetik aurrera bete beharko den legeria berriak ezartzen dituen eskubide eta betebeharren inguruko informazioa emateko jarduerak dira

Barakaldo, 2018ko apirilaren 18a

Apiril-maiatzean, hainbat ekintza burutuko ditu Inguralde-Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak, hiriko enpresa txiki eta profesional autonomoei Datuak Babesteko Arautegi Europar berriari buruzko informazioa emateko, “marketing kanpainak egin aurretik, beren web orriak, merkataritzako plataforma elektronikoa eta datu-baseak  egunean izan ditzaten” azaldu du Inguraldeko lehendakari Danel Solak.   

Datuen Babeserako Euskal Agentziak emango duen “Datu Pertsonalak Babesteko Kudeaketa: DBLO/LOPDtik Datuak Babesteko Europar Arautegi Berrira"  izeneko informazio jardunaldia, datorren apirilaren 26an egingo da, 14:30etik 16:00etara, Inguraldeko bulego nagusietan (Aldapa kalea, 3A). Mintzaldian, datuak babesteko arau-esparru berria aurkezteaz gainera, arautegiak enpresei nola eragingo dien eta betebeharrak betetzeko zer urrats egin beharko dituzten aztertuko da,  bai eta arautegi berria ezartzeko erakundeek zer laguntza emango dituzten ere.  

Horrez gainera, bi ordu (14:00etatik 16:00etara) iraungo duten hiru prestakuntza lantegitan parte hartu ahal izango dute bai mikroenpresek bai autonomoek. Dolores Ibarruri pasealekuan emango dira lantegiak.

Lehengoa, maiatzaren zazpian izango da eta zibersegurtasuna landuko du. Sareak berekin dauzkan arriskuez eta jardunbide egokiak bideratzearen garrantziaz sektorea jabetzeko ez ezik Zibersegurtasunerako Euskal Zentro berriak egiten duen lanari buruzko informazioa emateko ere izango dira jardunaldiak.  

Maiatzaren 21 eta 28an, ‘Egokitu enpresa datuen legedira I’ eta ‘Egokitu enpresa datuen legedira II’ ikastaroak emango dira. “Oso ondo hartuak izan direnez lantegiak, ekainaren 4 eta 5ean beste saio batzuk antolatu ditugu, ez baita maiatzekoetarako tokirik geratu” erantsi du Danel Solak.  

Informazio jardunaldian bezala lantegietan ere parte hartu nahi duten negozioek 944 789 395 telefono zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz eman dezakete izena.

EUROPAR ERREGLAMENDU BERRIA

Edozelako datu pertsonalak (izenak, banku- eta kontsumo-informazioa, bezeroen profilak, e.a.) nola tratatu arautzen du europar arautegi berriak.  Enpresek egunero baliatzen dituzte era horretako milioika datu.  

Maiatzetik aurrera derrigor bete beharko den araudiak zenbait aldaketa egin ditu: esate batera, datuak erabiltzeko baimena zalantzarik gabea eta egiaztatzeko modukoa izan beharko du, eta ez orain arte bezala, tazitua; eta agintariak jakinaren gainean jarri beharko dituzte enpresek segurtasun arrakalaren bat izan badute, eta, larritasuna zein den, baita eragindakoak ere, besteak beste.

Informazio gehiago

 

 

 

SUBIR