Barakaldoko Udalak, BIC Bizkaia Ezkerraldeak eta Bikefriendlyk KIROLA 4.0 kirolaren, industriaren, teknologia berrien eta ekintzaileen topaketa antolatu dute

Ekitaldia abenduaren 11n izango da, BIC Bizkaia Ezkerraldean, eta kirolaren sustapenean jarduten duten administrazio eta eragileak bilduko ditu. 180 pertsona baino gehiago biltzea espero da.

Barakaldo, 2018ko abenduren 5a

Helburua zera da, euskal kirolaren ekosistema osatzen duten eragileak bizitzen ari diren eraldaketa digitalaren eragina agerian uztea. Gainera, administrazio publikoen, enpresa finkatuen, start up-en eta teknologia-proiektuen arteko sinergiak ere sustatu nahi dituzte.

Barakaldoko Udala, BIC Bizkaia Ezkerraldea eta Bikefriendlyrekin batera, kirolaren, industriaren, berrikuntzaren, teknologia berrien eta ekintzaileen arteko lehen topaketa antolatu dute, eta abenduaren 11n izango da BIC Bizkaia Ezkerraldean, Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko Zentroan. Ekitaldian kirolaren sustapenean jarduten duten administrazio eta eragile publikoek hartuko dute parte, baita sektoreko enpresa eta ekintzailetza-proiektuetako profesionalek, inbertitzaileek eta Business Angels direlakoek ere.

Honako hauek dira topaketaren helburuak: alde batetik, Barakaldok, Bizkaiak eta Euskadik kirol-industriako enpresen digitalizazioan duten eragina azpimarratzea, eta, bestetik, agerian uztea euskal kirolaren ekosistema osatzen duten eragileak bizitzen ari diren eraldaketa digitalaren eragina. Gainera, administrazio publikoen, enpresa finkatuen, start up-en eta teknologia-proiektuen arteko sinergiak ere sustatu nahi dituzte.

180 pertsona baino gehiago bertaratuko dira, eta Zuberoa Andrések zuzenduko du, Founder&CEO at Maule Productionsekoak. Hainbat ekintza egingo dira egun osoan; 10:30ean hasiko da, Alberto Iñurrategiren hitzaldi honekin: "Los valores del deporte asociados al emprendimiento" (Ekintzailetzarekin lotutako kirolaren balioak). Hasierako ekitaldi horren ondoren, erakundeen aurkezpena egingo da, eta Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Amaia del Campo Barakaldoko alkateak hartuko dute parte. 12:00etan, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Urcelaik elevator pich bat zuzenduko du, "Startups Summit" izenekoa.

Luncharen ondoren, lehen mahai-ingurua egingo da: "Digitalización del deporte en el ámbito privado" (Kirolaren digitalizazioa arlo pribatuan). Eduardo Velasco kazetariak moderatuko du, eta hiru enpresak hartuko dute parte: Athletic Clubek, "La transformación digital en la mejora del rendimiento deportivo" (Eraldaketa digitala kirol-errendimenduaren hobekuntzan) hitzaldiarekin; Orbeak, "La transformación digital en la optimización del proceso productivo" (Eraldaketa digitala ekoizpen-prozesuaren optimizazioan) hitzaldiarekin, eta, azkenik, Decathlonek, "La transformación digital en el sector del retail" (Eraldaketa digitala retail-aren sektorean". Bukatzean, eztabaidako bigarren eta azken mahai-ingurua hasiko da, honako izenburu honekin: "Digitalización del deporte en el ámbito público" (Kirolaren digitalizazioa arlo publikoan). Lauk hartuko dute parte: Ermuak (Hiribili Ermua), Madrilek (Aluina Madrid, una nueva luz para la ciudad), Basque Teamek (Goi Mailako euskal kirola sustatuz), eta, azkenik, Bizkaiko Aldundiak (kirolariak eta federazioak lotzen dituen teknologia). Arratsaldeko 18:00ak aldera bukatuko da ekitaldia.

 

INNPULSO SAREA

Gainera, ekitaldiak aukera emango du jakinarazteko Barakaldoko Udala hirietan zientziak eta berrikuntzak jokatzen duen rolaren inguruko Innpulso sarearen kontseiluan sartu dela.  

Innpulso sareak Udalak eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetzeko konponbideak bilatzea du helburutzat, baita Ministerioarekin eta beste hiri- eta agente-talde batzuekin aliantza estrategikoak sustatu, Europa mailan parte hartzeko proiektu berriak bereganatu eta sarea dinamizatzeko apustua egitea ere. Proposamen nabarmenen artean, Erosketa Publiko Berritzaileko Kontratuen proiektua finkatzea dago.

Gorka Zubiaurrek, UKEko presidentea adierazi du Barakaldok aurrerantzean ere sarea osatzen duten hiriekin elkarlanean jardungo duela, gobernantza-mekanismoetan, negozio-ereduetan eta herritarrei ematen zaizkien zerbitzuetan estrategia berritzaileak ezartzen jarraitzeko. "Barakaldo  hiriak planteatzen dituen etorkizuneko erronkei eusteko konponbide berritzaileen laborategi bihurtzea nahi dugu ". Hori dela-eta, Madril eta Ermuak parte hartuko dute datorren abenduaren 11ko Kirola 4.0 ekitaldian.

 
SUBIR