Ehun parte hartzaile baino gehiago izan dira Barakaldoko I. Topaketa Emakumeak, Berrikuntza eta Zientzian.

Arlo zientifiko teknikoan adituak direnak bildu dira topaketa honetan, Barakaldoko Udalak eta Berrikuntzaren eta Zientziaren hirien Red Innpulsok antolatua.

Diana Alonsok, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioko Red Innpulsoren sailburu teknikoak, oraintsu sortutako  Emakumeak, Zientzia eta Berrikuntza Behatoki berria aurkeztu du topaketan.

Barakaldo, 2019ko otsailaren 1a

Zientzia, erakunde, gizarte agente eta ekonomia arloko ehun profesional baino gehiago bertaratu dira ostiral honetan Barakaldoko Emakumeak, Berrikuntza eta Zientziaren Lehenengo Topaketara, Barakaldoko Udalak antolatua, Zientzia eta Berrikuntzako Hirien Red Innpulsoren bitartez. 

Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordea; Berrikuntza, Gizarte Konpromiso eta Kultura Ekintzako errektoreordea den Idoia Fernández; eta Barakaldoko alkatea den Amaia del Camporen ardurapean egin da inaugurazioa, eta nabarmendu dutenez, «honelako eztabaida lekuak beharrezkoak dira estereotipoak apurtzeko, ikusgai egitea emakumeak duen paper garrantzitsua zientzian eta berrikuntzan eragile bezala garapen sozioekonomikorako; eta berdintasunezko hirirantz aurrera egitea». 

Goiz osoan Red Innpulsoko hirietako kezka nagusien artean dauden gai batzuk landu dira; ikerketa zientifikoan eta teknologikoan dauden genero hutsuneari buruzko egoera; industria, teknologia eta ekintzailetza arloan dauden aukera berdintasunak; hiri adimentsu eta berritzaileetan ekitate eredu baterantz aurrera egitea; eta emakume zientzialariak XXI. mendean.

Gai horiei buruz jarduteko, zientzia, teknologia eta berrikuntza alorreko adituak izan dira kongresuan; horiek egungo egoera aztertu dute, emakume zientzialariek aurre egiteko dituzten erronkak, baita aukera berdintasunean eta berrikuntzan lan egiten duten hiriek etorkizuneko estrategia apustu bezala.

Lehenengo hitzaldian, Emakundeko zuzendaria den Izaskun Landaidak Emakumearen Euskal Institutuak gizartea sentsibilizatzeko egiten duen lanari buruz hitz egin du, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen benetako eta eraginkorra den berdintasuna lortzeko helburuarekin. Bere aldetik, Marta Machok, EMAKUNDE 2016 sariko eta EHUko irakasle agregatuak ikerketa zientifiko eta teknologikoan dagoen genero hutsunearen egoerari buruz klabe batzuk azaldu ditu.

Esther Lopez, Berrikuntza Zerbitzuko, I+D+b eta Terrasako Udaleko Unibertsitateetako zuzendariak bigarren mahai ingurua moderatu du, eta horretan Red Innpulsoko hirien ordezkariek lan lerroak azaldu dituzte, hiri adimentsuek eta berritzaileek ekitate eredu baterantz aurrera egin dezaten.

Ondoren, Inguraldeko zuzendaria den Eukene Bengoak XXI. mendeko Emakume Zientzialariei buruzko mahai ingurua zuzendu du. Horretan Barakaldoko bost zientzialari gaztek parte hartu dute eta haien bizi esperientzia eta profesionala elkarbanatu dute bertaratutakoekin.

‘EMAKUMEAK, ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA’ MANIFESTUA ETA BEHATOKIA

Topaketa honen amaieran, Diana Alonsok, aholkulari teknikaria eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko Red Innpulsoren koordinatzaileak, oraintsu sortutako Emakumeak, Zientzia eta Berrikuntza Behatoki berria aurkeztu du. Bederatzi ministeriok osatua, arlo horietan dauden genero hutsuneak gutxitzen jardungo dute, eta edozein motako sexu diskriminazioari aurre egin.

Gainera, Ministerioko ordezkaria aukeratu dute Red Innpulsok sortutako emakume zientzialari eta berritzaileen ikusgarritasunaren aldeko manifestua irakurtzeko.

Itxiera Ermuko alkate den Juan Carlos Abascalek eta Terrasako Udaleko Unibertsitateak eta Berrikuntzako zinegotziak egin dute, Red Innpulsoko lehendakarikidetza duten hiriak. Biek nabarmendu dute gaur hasitako bidea etorkizunean ere aurrera eramateko konpromisoa, eta Barakaldoko alkateari eskerrak eman dizkiote hirian antolatutako I. Topaketa Emakumeak, Berrikuntza eta Zientzia proiektuaren buru izatearren.

SUBIR