Inguralde hasi da kudeatzen enpresa-proiektu berriak garatzeko Lanbidek pertsona ekintzaileei emandako laguntzak

‘Ideia berriak’ eta ‘Jarduera berriak’ diru-laguntzak eskatzeko epemuga otsailaren 20a da. Laguntza hauek eskatzeko interesa duten pertsona ekintzaileek Barakaldoko Garapen Agentzia den Inguraldeko bulegoetara jo behar dute.

Barakaldo, 2018ko otsailaren 5

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak pertsona ekintzaileei zuzendutako laguntza-deialdi berria ireki du, hain zuzen ere, hiru hilabeteetako aldian, pertsona ekintzaile horiek beren ideia ikertu eta negozio-plana garatu dezaten, edo enpresa bera abian jar dezaten.

Laguntza hauek jasotzeko, Barakaldoko pertsona ekintzaileek Inguraldera jo behar dute. Barakaldoko Udaleko Garapen Agentzia den Inguralde Lanbideko entitate kolaboratzaile bat da, eta proiektu eta ideia onuradunak aukeratzeaz eta erregistratzeaz gainera, berauen balioztatzeaz ere arduratzen da.

Eskabideak aurkezteko epemuga otsailaren 20a da. Pertsona interesdunek Inguraldera jo behar dute, bai telefonoz, 944 789 269 telefonoan, bai postaz, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidearen bidez. Xehetasun guztiak Inguraldeko webgunean ere kontsultatu ditzakete: www.inguralde.com.

Oinarriak eta eskabidea

Diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzako programa honetan 47.675 euroko laguntzak guztira 37 pertsonen artean banatu ahal izango dira. Aurten, parte-hartzaile kopurua igo egin da, aurreko edizioan 24 pertsonek sarbidea izan zutelako.

Pertsona ekintzaileei laguntzeko asmoz, Lanbidek bi laguntza-mota martxan jartzen ditu. Lehen laguntza ‘Ideia berriak’ deritzo. Parte hartzeko baldintzak hurrengoak dira: abiatze-fasean dagoen negozio-ideia bat izatea, EAEn bizitzea, langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea, eta aurretik JEZen edo autonomoen erregimenean altan emanda ez egon izana. Laguntza honetan 1.000 euro ordainduko dira ordainketa bakar baten bidez.

Bigarren laguntza-mota enpresa-ekintza berriak abiatzera zuzenduta dago. Lehen laguntza-motako betekizun berberak dira, baina kasu honetan, negozio-plan bat ere eduki behar da. Bigarren laguntza hauetan 1.500 euro ordainduko dira. Ordainketa bi zatitan egingo da.

Bi kasuetan, laguntzaren kopurua % 15 handituko da baldin eta pertsona onuradunak emakumeak badira, eta beste % 15 onuradunak 18-30 urte bitarteko gazteak badira. 

Hiru hilabete horietan, Inguraldeko profesionalen taldeak pertsona ekintzaile berriei aholkularitza emateaz gainera, behar dituzten gakoak ere emango dizkiete beren enpresa-proiektua definitzeko edo martxan jartzeko modu aktiboan inplikatu daitezen.

 

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Eusko Jaurlaritza

 

SUBIR