Enpresen Jarraipena

Inguralden planteatu dugu Behatoki honek hurrengo urteetan negozioaren jarraipena abian jar dezaketen hiri-enpresen gaurko eta etorkizuneko egoera ezagutzeko beharrari erantzun dieziokeela. Ildo horretatik, Behatokiaren bidez negozio-mota horiek eduki dezaketen eskaeraren egungo egoera eta aurreikusteko moduko eboluzioa ere ezagutu nahi dugu.

Gainera, Behatokiaren bitartez enpresen jarraipen-prozesuari laguntzeko administrazioak ezarri behar dituen politiken berri izan nahi dugu.

Hori guztia egiteko, lehen ikerketa honi hurrengo bi alderdietatik helduko diogu: lehena, alderdi kuantitatiboa. Alderdi honen helburua jarraipena abian jar dezaketen negozioak bereiztea da, eta baita pertsona ekintzaileak ere; izan ere, aldez aurretik, lagun horiek negozioen ardura hartuko lukete. Eta bigarrena, kualitatiboa. Alderdi honetan ezagutu nahi ditugu jardunean dagoen negozio bat hartzeko edo transmititzeko oztopoak eta motibazioak.

 

SUBIR