2017-2020 merkataritzako plan estrategikoa

Barakaldo zerbitzu-hiri... bihurtu da


  • 2015. urtean, 100.000 biztanleko kopurua berreskuratu, eta krisiak urratutako bide positiboari jarraitzeko itxaropena berpiztu zen, aurreko hamarkadan biztanle-hazkundea iraunkorra izan baitzen.
  • Barakaldok profil desberdinak erakutsi izan ditu historian zehar.
  1. XIV. mendean, Enkarterrietatik banatu, eta Jaurerriarekin bat egin zuen.
  2. XX. mendearen lehen zatian Espainiatik etorritako metalurgialariak hartu eta ezkerraldeko erreferentzia gune finkatu zen, itsasadarraren eskuinaldearekin alderatuta.
  3. XXI. mendean hiri-transformazio miresgarria izan du: batetik, industriaguneak berreskuratu dira, etxebizitzetarako eta, bereziki, lurralde-joerako azpiegitura handietarako, eta ildo horretan, aipagarriak dira Bizkaiko eta ondoko probintzietako bisitariak erakartzen dituzten erakustazoka eta zentro komertzialak; eta bestetik, Metroa iristeak eta kaleak oinezkoentzat bihurtzeak bizitzeko zerbitsu-hiri atseginaren irudia eman diote Barakaldori.

Komeni da irudi-sail hau aipatzea etorkizunera begirako estrategiari ekin ahal izateko, baina sendotzen duten ezaugarriak galdu gabe: Enkarterriak, metalurgia eta zerbitzuak, indar handiko triangelua.

Baina nola egin aurrera?


Urrian, azaroan eta abenduan, bertakoekin, kultur elkarteekin eta Barakaldon jarduten duten enpresa eta negozioekin batera azterketa eta gogoeta egin nahi dugu nolako itxaropenak dituzten jakin ahal izateko.

Informazio gehiago edo parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan Inguralderekin: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Prozesu irekia, kontsulten eta Hobekuntzarako taldeen bitartez parte hartzeko


  1. Sektoreari kontsultatu: zer egin merkataritza-jarduera hobetzeko?
  2. MPE - Herritarrentzako deialdia
  3. MPE - Sektorearentzako deialdia
  4. MPE - Kultur erakundeentzako deialdia
  5. Herritarrei kontsultatu: nola ikusten duzu Barakaldo?

2017-2020 Barakaldoko plan estrategikoaren laburpena


 

SUBIR