Bularra emateko gelak

Deialdi berria zabalik bularra emateko gelak 2018!

 

Egin eskaera  2018ko abenduaren 14ra arte
Parte hartzeko oinarriak ikusi

Informazio gehiagorako: T. 944 789 395 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 


Barakaldok baditu dagoeneko edoskitze guneak herritar eta bisitarientzat. Herriko saltoki txikietan edoskitze gune sei gela prestatu dituzte. Gela sareak gune atsegina eskaintzen du jaioberriei arreta emateko.

Herriko merkataritza herritarrengandik hurbil egotea lortu nahi du egitasmo honek.

Udalerriko edoskitze guneen kokapena

Ikusi mapa handiago


Salas de lactancia de Barakaldo

 

Ezagut ezazu nola sortu zen edoskitze guneen egitasmoa

2012ko azaroan sortu zen edoskitze guneen sarea, Inguraldek sustatu, eta Barakaldoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna Sailak diruz lagundua.

Edoskitze guneak egitasmoa "Baterako irudia" ildo estrategikoan kokaturiko Merkataritza Ekintzen 2010-2013 Planaren barruan txertatuta dago. Hori horrela, tokiko merkataritzaren irudia zaintzeari ez ezik hiriguneko merkataritza indartzeari ere ekin diogu, eta ezinbestean, Barakaldoko herritarrentzat baliozkoak diren erabilera anitzez (esate baterako, edoskitze guneak) hornitu behar izan ditugu merkataritza bilbea eta inguruak, merkataritza eremua erakargarria izan dadin.

Ezagut itzazu beste edoskitze gune batzuk

 

Edoskitze guneak zerbitzu berriari buruz besterik jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

lg-DinamizacComercio

lg-DptoDesarrolloEco

SUBIR