Empresak eta Merkataritza Berriak
Ehun parte hartzaile baino gehiago izan dira Barakaldoko I. Topaketa Emakumeak, Berrikuntza eta Zientzian
Arlo zientifiko teknikoan adituak direnak bildu dira topaketa honetan, Barakaldoko Udalak eta Berrikuntzaren eta Zientziaren hirien Red Innpulsok antolatua.
Diana Alonsok, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioko Red Innpulsoren sailburu teknikoak, oraintsu sortutako Emakumeak, Zientzia eta Berrikuntza Behatoki berria aurkeztu du topaketan.
Emakumeak, Berrikuntza eta Zientziaren I. Topaketak lehenengo mailako adituak bilduko ditu Barakaldon estereotipoak apurtzeko eta berdintasunezko eta adimentsua den hirirantz aurrera egiteko.
Barakaldoko Udalak eta Red Innpulsok antolatua, BIC Bizkaia Ezkerraldean ospatuko da otsailaren 1ean
Barakaldok euskara ikastaro bat eskainiko du, merkatariei, ostalariei eta zerbitzu enpresei zuzendua
Udal Euskaltegian izena eman ahalko da urtarrilaren 22ra arte
Fancy Chico Barakaldok eta Gurutzetako Andraca Farmaziak Ezkerraldenda Saria eta Sektore Saria lortu dute hurrenez hurren, 2018ko Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketan
Barakaldoko 24 merkataritza establezimenduk, 31 udalerrietan dauden 273tik, parte hartu dute 2018ko Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketan. Hori Bizkaiko Merkataritza Ganberak antolatzen du eta Euskalduna Jauregian, urtarrilaren 8an, sarien banaketa ospatu zen.
|
![]() |
Andraca Farmazia | Fancy Chico |
Hiru sari handiak Portugaleteko Pardo Estudio de Interiores-ek, Balmasedako Regalo Jon-ek eta Zallako Mascotas-ek eraman zituzten. Aurten Barakaldo eskaparatismoko 33 sarietako birekin altxatzen da. Zehazki, Fancy Chico-k Ezkerraldenda saria irabazi du eta Farmaziako Sektore Saria Andraca Farmaziak irabazi du.
2018ko Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketak, Bizkaiko Merkataritza Ganberak antolatua, bere 35. edizioan Kutxabanken eta El Correoren babesletza izan du, eta honako hauen kolaborazioa: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, Lankidego, Baqué Café, El Corte Inglés, Bizkaiko Txakolina eta Viajes Azul Marino.