Andrés Rodriguezek -Ladrero Fotógrafos- argazkien mundu kopako lehiaketan parte hartuko du

Ospakizuna apirilean izango da, beste 17 herrialdek parte hartuko dute eta aurten Norvegiako Drammen hirian izango da

 

Andrés Rodriguezek, Ladrero Fotógrafos-en jabeak, hurrengo apirilean Norvegiako Drammen hirian izango den munduko argazki lehiaketan parte hartuko du.

Lehiarako erabiliko duen argazkia, inguru eta paisaia mailan, orain dela bi urte Californiako Death Valley parkean aterata dago. Marrak eta biribilak ikusten dira, ilargiko paisaia bat dirudi, Estatu Batuetako mendebaldeko itsasaldean aterata egon arren. “Ez da ikusten oso ondo zer den, urduri uzten zaitu” dio Andrések, eta hori izan daiteke epaimahaikideei gustatu zaiena.

Andrés lehian parte hartuko duen euskaldun bakarra da. Beste 5 maila daude: erretratuak, ezkontzak, irudiak, komertzialak eta erreportajeak. Beste 18 espainiar ere joango dira berarekin eta 17 herrialde ezberdinekin lehiatuko dira. Lehian parte hartuko duten argazkiak pasaden urtarrilaren 21ean aurkeztu ziren Estatu Batuetan.

Andresek ateratako argazkia

Barakaldar hau eta bere anaia Jorge Ladrero Fotógrafos dendaren bigarren belaunaldia dira, orain dela 40 urte bere aitak eta osabak ireki baitzuten denda. Haien lana Argazki eta Irudi Profesionalen Espainiar Federazioak aitortu du eta biei Argazkilari titulu gorena eman die.

SUBIR