Foru Aldundiak proposatutako turismo enpresei zuzendutako Formakuntza Planara batzen da Barakaldok

Bizkaiko Foru Aldundiak hurrengo arloetan dirauten enpresa turistikoei zuzendutako formakuntza plana jartzen du abian:

  • Ostatu turistikoak
  • Bidaia agentzia
  • Bidaiarien garraioa
  • Kongresuen antolakuntza
  • Aisialdiko ekitaldi eta jardueren antolamendua
  • Gida turistikoa

Bilbao Bizkaia Action Group (BBAG) lan taldeek proposatutako prestakuntza da, non Bizkaiko eskualdeek eta udalerriek sektoreari eragiten dioten gaiak eztabaidatu eta hausnartu egiten dituzten.

 

Antzematutako beharrak aztertu eta gero, guztiz diru lagundutako bi fasetan banatuta eta 11 ikastaro dituen Prestakuntza plana proposatzen dute.

Ezaugarriak

  • Ikastaro bakoitzak 8 orduko iraupena izango du, 4 orduko bi saiotan banatuta
  • Saioak goizez edota arratsaldez burutuko dira
  • Hain teoria zein praktika online plataforman landuko da.
  • Barakaldo, Portugalete, Getxo eta Santurtzi herrialdeetan gauzatuko da
  • Parte hartzaile bakoitzak ikastaro bat edo gehiago egin ditzake
  • Lekuak mugatuak dira. E-mail bitartez aurre izena emango da eta lekuen izendapena kronologikali egingo da.
  • Izen emateen epea: Apirilaren 10a arte.

PRESTAKUNTZAREN LEHENENGO LERROA: NOLA ERAKARRI BEZEROAK NIRE NEGOZIORA: Apirilatik Ekainara

PRESTAKUNTZAREN BIGARREN LERROA - NOLA GEHITU BALIO ERANTSIA NIRE NEGOZIOARI. Datak eta lekuak ezarri gabe. Irailetik aurrera

  • PL2 Berrikuntza (8h).
  • PL2 Salmenta teknikak (8h).
  • PL2 Ekitaldien antolakuntza (8h).
  • PL2 Segmentu berriak (8h).
  • PL2 Helmugen kudeaketa (8h).
  • PL2 Diru-laguntzak (8h).

 

SUBIR