Enpresa Kooperaziorako Lehiatila

Zer da?

Egungoaren moduko egoera global, aldakor eta lehiakorrean ezinbestekoa da “indarrak batzea” ia enpresa guztiek dituzten helburu estrategiakoak – sendartzea, errentagarritasuna eta hazkuntza - lortzeko.

Inguraldek eskaintzen duen zerbitzua udalerriko enpresen arteko lankidetza eta zubiak indartzeko sortu da. Horrela, hiriaren enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak abiarazterakoan, zein enpresa bihur daitezkeen lankide jakin ahal izango du.

Nori dago zuzendua?

Zerbitzu hau, kooperazioaren arloan udalerriko beste enpresekin batera egitasmoak garatu nahi dituzten Barakaldoko edozein enpresari dago zuzendua, enpresa mota eta jarduera sektorea - merkataritza, teknologia, teknika, finantza, logistika, nazioartekotzea eta abar -alde batera utzita.

Zein dira enpresentzako onurak?

  • Egitasmo berriak garatzerakoan nor bihur daitekeen lankide jakitea.
  • Banaka lortzerik ez dauden merkatu/segmentu/bezero berriak lortzea.
  • Enpresaren portafolioan zerbitzu osagarriak txertatzea.
  • Baliabideak optimizatu eta eraginkortasuna eta efizientzia areagotzea.
  • Kostuak eta arriskuak murriztea.
  • Malguago izateko eta merkatuaren eskakizunetara egokitzeko gaitasuna handitzea.

 

Harremanetan jartzeko: Inguralde, Bulego nagusiak
Aldapa, 3A
Tfn: 944.789.413
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

SUBIR