Kontsumo Bulegoa

Hitzordua eskatu behar da hurrengo telefono zenbakian:

  • 010, Barakaldo bertatik deitzen baduzu (tarifa berezia)
  • 944 789 200, kanpotik deitzen baduzu; ez Barakaldotik

Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoa (KIUB) Barakaldoko kontsumitzaileari informazioa, orientabideak eta babesa emateko udal zerbitzua da. Koordinaturik eta elkarlanean dihardute KIUB eta Kontsumobide erakundeak kontsumitzaile eta erabiltzaileak eraginkorki babesturik daudela bermatzeko.

  • Kontsumitzaileari informazioa emateaz gain, zalantzak argitu, erreklamazioak kudeatu eta, ahal dela, konponbideak  bilatzen laguntzen diogu.
  • Zerbitzua ematen duen enpresari informazioa eta orientabideak eskaintzen dizkiogu.
  • Kontsumoko arbitrajea: talde bien artean sor daitezkeen gatazketan bitartekaritza lana egiten dugu.

Horrezaz gainera, eskola-umeei eta helduentzako heziketa programak antolatzen ditugu.


Nola eskuratu gure zerbitzuak?

  • Zuzeneko arreta: kontsultak egin eta erreklamazioak aurkezteko
    • Hitzordua eskatu behar da 010 (tarifa berezia) edo 944 789 200 telefono zenbakian.
    • Dolores Ibarruri pasealekua, z/g. 48901 Barakaldo (ikus mapa)
  • Online kontsulta: 10 laneguneko epean erantzuna jasoko duzu. Sakatu hemen.
  • Gurekin harremanetan jartzeko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Erreklamazioa online ere egin dezakezu, Kontsumobideko web orriaren bitartez.
SUBIR